'Euskal Y'-a, Donostiatik gertuago
Gaur jarri dute Hernani eta Astigarraga zatiaren lehen harria. Abiadura Handiko Trena Donostiara iristeko lehen urratsa izan da. Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuaren arabera, aurreikuspenak betetzen badira 2016an helduko da AHTa Donostiara.
Atotxako geltokitik igaroko da AHTa. Igarobide izango da, eta ez amaierako geltokia. Horrela, 2016. urtetik aurrera konboiak Martutenetik eta Loiolako Erriberatik sartuko dira Donostiara, eta Atotxan gelditu ondoren, beraien bidea jarraituko dute.