Jalgi Hadi Garaipenera eguna egingo dute martxoaren 24an
Jalgi Hadi Garaipenera Euskal Herriko hainbat tokitan gazteek abian jarritako ekimena da. Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren harira, Euskal Herriaren “sustraiak” ezagutzera eman nahi izan dituzte. Donostan martxoaren 24an bilduko dira, eta egun osoko egitaraua prestatu dute.