Mikel Vargas (Argazkia: Donostiako Egin Dezagun Bidea).
Mikel Vargas preso amaratarra Palentziako La Moraleja espetxera eraman dute, iazko urriaz geroztik Martuteneko kartzelan espetxeratuta zegoenean. Bi urteko espetxe zigorra du betetzeko.
Joan den ostiralean, martxoaren 2an, Martutenetik eraman eta gau bat Burgoseko espetxean pasa eta gero, larunbatean iritsi zen Palentziako espetxera, Amaratik 330 kilometrora.