Olaiak eta Aitorrek Gipuzkoa plaza utzi dute
Igandean egin zuten azken eguna Gipuzkoa plazan. Bertatik garo direnek Olaiak eta Aitorrek beren apartamentuan zaborrarekin izaten dituzten gorabeheren jarraipena egin ahal izan dute. Gaur Pasai Antxora abiatuko dira Aitor eta Olaia. Donostian bezala, Pasai antxon ere birziklatzeko erronkarekin bat egin dezaten. Bi pisukideek gonbidatu ugari izan dituzte: Loreto Mauleon, Alberto Gastesi, Alberto de la Bella, Oscar Terol, Andoni Luis Aduriz eta Naroa Agirre, besteak beste.