'Oriamendiko gudua 1837' erakusketa ikusgai dago Aiete kultur etxean
Oriamendiko guduaren inguruko informazio ugari biltzen duen erakusketa antolatu du Zumalakarregi museoak, nahiz eta ekimena Aieteko Auzo Ondarea Elkartearena izan zen hasieran. Erakusketak bi hilabetez izango da ikusgai eta entzungai, izan ere, bildumaren tarterik garrantzitsuena borrokaldia azaltzen duen audio grabaketa baita.