10.000 bisitari izan ditu 'Phocus. Bilduma baten argazkia' erakusketak

'Phocus' erakusketa Kubo aretoan.

Duela hilabete ireki zuten erakusketa, Kutxaren Kubo aretoan. Phocus. Bilduma baten argazkia, Kutxa Fototekaren argazki bildumaren hautaketa bat da. Erakusketak 160 egileren 315 argazki biltzen ditu, eta horien artean argazkigintzan funtsezkoak eta ezinbestekoak diren izenak daude; besteak beste, Nadar, Robert Doisneau, Robert Capa, Julia Magaret Cameron, Etienne Cajart, Jeremiah Gurney, Jose Ortiz de Echague, Emmanuel Souguez, Alberto Schommer eta Joan Fontcuberta. Erakusketan Donostiako argazkilari garrantzitsuenen lanak ere mirets daitezke, adibidez, Pascual Marin eta Ricardo Martin-enak. Duela hilabete inauguratu zuten, eta jada 10.000 bisitari izan dira bertan. Erakusketa asteartetik igandera dago zabalik, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara.

HITZAkide HITZAkide