'Directo a los 80 zuzenean' zikloa aurkeztuko dute bihar Ernest Lluchen
80ko hamarkadako sormenaren energiari eskainitako zikloa egin du Amarako kultur etxeak
Zinema, poesia, argazki erakusketa… Ernest Lluch kultur etxeak Directo a los 80 zuzenean zikloa prestatu du. Zine kinkia zikloarekin hasi zen hilabete hasieran. Astelehenean, hain zuzen, Eloy de la Iglesiaren El picofilma proiektatuko dute (19:15). Eta bihar, Marivi Ibarrolaren argazki erakusketa inauguratuko dute 19:00etan. 80ko hamarkadako Donostiako musika eszena gogora ekarriko dituen irudi bilduma aurkeztuko du.
Asteartean, Roman Gubernek 80ko zinemari buruz hitz egingo du. Zinemaren historia eta teorian aditua da Gubern. Hilaren 26an Luis Antonio de Villena idazleak 80ko hamarkadako poesia izango du hizpide.