Lanbroak ezkutatzen dituen bazterrak

Puiotik Zorroaga ikusi ohi da Anoeta estadioaren atzean. (Argazkia: Mikel Goñi)

Puioko parketik hiriaren kosta aldea ikusiten da lainoaren ezean. (Argazkia: Mikel Goñi)

Puioko parketik hiriaren kostaldea ikus egiten da lainoaren ezean. (Argazkia: Mikel Goñi)

Joxean Artzeren letra hartuta, Mikel Laboa kantari antiguatarrak lanbroaren artean ikusten denaren ederraz ohartu zituen bere entzuleak. Azken bi egunetako giro beroaren eta itsasoaren ur hotzaren arteko kontrasteak lainoa hirian sartzea ekarri du, ipar ukitua zuen haizeak bultzatuta.
Hiriko auzo altuetan eguzkia eta lainoaren arteko 'borroka' nabarmena izan da. (Argazkia: Mikel Goñi)

Hiriko auzo altuetan eguzkia eta lainoaren arteko 'borroka' nabarmena izan da. (Argazkia: Mikel Goñi)

Biharko eguraldi beroaren iragarpena egin dute; baina haizea hegoaldetik etorriko denez, itsasoaren lanbroa hirian sartzea ez dute espero. Arratsalde partean, laino altuak hasiko dira azaltzen. Larunbatean zeruak erdi estalita jarraituko du eta tenperaturak behera egingo du, hala ere, euririk ez du botako igandera arte.
HITZAkide HITZAkide