Muturbeltz eta Norman taldeak zuzenean ariko dira Dokan
Harrobia Lantzen musika ekimenak aurrera darrai Harrobia Zuzenean egitarauko kontzertuekin. Egitarauko zortzigarren emanaldia, Muturbeltz eta Norman taldeek beteko dute, larunbatean Dokan emango dituzten kontzertuekin (20:30). Sarrerek bost euroko prezioa dute. IRUTXULOKO HITZAk Muturbeltz taldeko Mikel Larratxe abeslariarekin hitz egin du, taldearen inguruko xehetasun gehiago jasotzeko. Biharko egunkarian plazaratuko du albistea.

