Udaberriko argazki lehiaketa abian jarri du Vasco de Camping elkarteak
Parte hartu nahi duten argazkilariek 6 fotografia arte bidali ahal izango dituzte. Bidalketa apirilaren 7a baino lehen egin beharko dute. Irabazleek diru sariak ez ezik bere lana Errimaia aldizkarian ikusi ahal izango dute.
Parte hartzearen inguruko argibide gehiago jaso nahi duenak, www.vascodecamping.org web gunera jo dezake, edo 943-27 18 77 telefonora dei egin.