Aparkalekuetara joateko seinaleak jarri dituzte
Erdialdean aparkaleku bila ibili gabe, Loiolako, Illunbeko eta Igarako lotura aparkalekuetara galdu gabe iristeko seinaleak jarri dituzte. Ibilgailuentzat hamabost seinale jarri dituzte hiru lotura aparkalekuen inguruan. Oinezkoentzat, era berean, autobus eta tren geltokiak non dauden jakiteko beste seinale batzuk jarri dituzte. Hiru lotura aparkalekuek autoa uzteko 920 toki eskaintzen dituzte, denera. Loiolakoak 300 toki ditu, Illunbekoak 391 eta Igarakoak 229. Lehenengo biak debaldekoak dira eta Igarakoan tarifa berdea ordaindu behar da (9 ordu, hiru euroren truke).


