Antenen udal araudia berritzeko eskatu du EAJk
Antenen udal araudia “zaharkituta” dagoela esan du Martin Ibabe EAJko zinegotziak. Europak arau berriak jarri dituela indarrean eta udal araudiak horietara egokitu gabe jarraitzen duela kexu da Ibabe. “Hiru urte baino gehiago dira araudia berritu gabe dagoela; ez aurreko gobernuak, ez oraingoak ezin izan dute eguneratutako araudia onartu”, azaldu du zinegotzi jeltzaleak.
Irailean araudi berriaren zirriborroa “ahalik eta lasterren” aurkezteko eskaera egin zioten EAJko kideek Axier Jaka Ingurumen zinegotziari. “Luze gabe udal taldeoi aurkeztuko zigula erantzun zigun; sei hilabete pasa dira eta oraindik ez dugu zirriborroaren arrastorik”, erantsi du Martin Ibabek.

