Damien Jurado eta Mobydick Viktoria Eugenian izango dira gaur
Iaz Gazteszenan jo zuen Damien Juradok, eta aurten, Viktoria Eugenia Antzokian. Seattle-eko kantautoreak ‘Maraqopa’ diskoa aurkeztuko du zuzenean. Artista laudatua da folk-rock independientearen eremuan, eta bera bezalako kantautoreei esker estilo horrek goraldia izan du. Artista gonbidatu gisa igoko da eszenatokira lehendabizi Mobydick getxotarra. Kontzertua 20:00etan hasiko da; sarrerak 18 eurotan daude salgai.

