Altzari eta dekorazio arloko Inchausti enpresako 27 langileak kalean geratuko dira
Altzari eta dekorazio arloko Inchausti eta Otaegui enpresa itxiko dute eta, ondorioz, 27 langile kalean geratuko dira. Langile hauek protestak egingo dituzte egunotan. Hain zuzen ere, gaur, 18:00etatik 19:00ak bitartean, lan uztea egingo dute enpresak dituen egoitzatan. Bihar, berriz, elkarretaratzera deitu dute Inchausti Dekorazioaren aurrean, Añorgako Errekalde auzoan.
Inchausti eta Otaegui enpresa 1962. urtean sortu zuten eta 32 langile izatera iritsi ziren. Errekalden eta Lasarten -Otaegui Altzariak azken honetan-, ditu egoitzak.


