Ion Elorza donostiarraren 'Lumiere au-dessus des eaux' dokumentala emango dute asteazkenean
Parisen erbesteraturako kanbodiar baten istorioa kontatu du filmean; ETB1en emango dute, 17:30ean.
Lumiere au-dessus des eaux dokumentala zuzendu du Ion Elorza donostiarrak. Donibane Lohizune, Paris eta Kanbodian errodatu du. Lim izeneko mediku zirujaua da protagonista. Elorza zuzendariak Limek Donibane Lohizunen duen kontsultan ezagutu zuen bere istorioa, eta dokumentala egitea erabaki zuen.
14 urterekin Parisen erbesteratu zen, Kanbodian Pol Pot-en diktadura hasi zenean. 27 urteren ondoren bere herrialdera itzuli da, eta ospitale bihurtutako ontzi batean Mekong ibaia zeharkatuko du. Asteazkenean emango dute ETB1ean, 17:30ean.


