Supersweet taldeak kontzertua emango du Be Bopen
Supersweet pop-rock taldea bira egiten ari da hainbat herritatik. Gaur, ordea, etxera itzuliko da hirukotea, Donostiara, eta Parte Zaharreko Be Bop tabernan kontzertua eskainiko du. Chico Boom taldearen ibilbide berria da Supersweet. Señor No taldeko sortzaileek osatzen dute taldea: Imanol G. Alconek eta Andoni Etxebestek, baita Small Things-eko Alvaro Turrionek ere. 2010ean ekin zioten ibilbide berriari eta 2011ko urrian The Hereafter LPa plazaratu zuten.
