Bazkaria eta gero... manifestazioa
Indarrak berreskuratzeko unea da. Goizean zehar han eta hemen ibili ondoren, Parte Zaharreko kaleetan festarekin gozatzen ibili eta gero, bazkaltzeko ordua iritsi zaie Euskaraz Bizi Egunean parte hartzen ari diren euskaltzaleei; 450 lagun inguru bildu dira Konstituzio plazan jarritako karpan.
Bazkal ostean, arratsalde partean, festak tartea egingo die aldarrikapenei. Izan ere, 18:30ean, manifestazioa abiatuko da Bulebarretik.