Euskaraz bizi eta gozatzen ari dira Parte Zaharrean
Giro aparta dago Donostiako Parte Zaharrean; euskarak du horren ardura. Hain zuzen ere, Euskal Herrian Euskarazek antolatutako Euskaraz Bizi Eguna abian da, eguzkiak lagunduta. Porrotx pailazoa, Patakon pirata, ehundaka haur, ehundaka guraso, hainbat eta hainbat euskaltzale… Donostia festa bilakatu da, eta hau hasi besterik ez da egin…
