Festazaleak harro daude
Euskaraz Bizi Egunari bazkaltzeko ordua iritsi zaio. Festa nagusi da Parte Zaharrean. Jai egunaren leloarekin bat egin dute Donostiara hurbildu diren euskaltzaleek, eta euskaldun izateaz harro daudela ederki erakutsi dute. Bazkal ostean, 18:30ean, manifestazioa egingo dute Bulebarretik abiatuta; Euskaraz Bizi Egunean, festarentzat ez ezik, aldarrikapenentzat lekua ere badagoelako.