Arrazakeriaren aurkako flash mob-a egingo dute bihar Usandizagako ikasleek

Martxoaren 21a —asteazkena—, Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, Donostiako Usandizaga institutuko Diseinu Grafikoko moduluko ikasleek flash mob-a antolatu dute bihar —asteartea—. Artzain Onean hasi eta Koldo Mitxelenara joango dira dantzan, 10:30ean. Aurtengo kanpaina egunerokotasunean entzuten eta esaten ditugun etorkinen inguruko zurrumurru diskriminatzaileen ingurukoa da, eta latak eta potoak erabiliko dituzte horiek irudikatzeko. Beraz, zurrumurruei aurre egiteko, antizurrumurru alarma entzunaraziko dute.
HITZAkide HITZAkide