Borja Iglesias musikariak lehen liburua argitaratu du
‘Mu’ izena du donostiarraren lehen liburuak; Bukowskin aurkezpen festa egingo du asteazkenean.
Borja Iglesias (Donostia, 1973) musikariaren lehen liburua da Mu (Bidehuts). Musika zaleek Hotel, Inoren ero Ni eta Anarirekin gitarra jotzen ezagutu dute. Asteazkenean argitalpenaren aurkezpen jaia egingo du Egian, Le Bukowskin, 20:00etan.
Narrazio motz honetan, narratzailea, lehen pertsonan, grinaz ari zaigu, adiskidetasunaz, maitasunaz, musikaz, sexuaz… Bada isiltzen ez den jendea, nahiz eta bertan egon ez balira bezala izan. Beste batzuek, ordea, keinu bakar batez inoiz irudika zezaketena baino askoz ere gehiago betetzen dute. Baina beste batzuei nahikoa zaie hitz bat eguneroko gauza arrunt edota azalekiko gustua ere asetzeko, eginkizun horretan gogo bizia erakutsiz eta bete nahi duten espazio hura betez. Fikzio hau azken hauei omenaldi moduko bat da.

