Dbus-en argazki historikoen erakusketa ibiltaria Okendo kultur etxera iritsi da gaur
Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrenaren harira egindako erakusketa martxoaren 29a arte izango da ikusgai.
Dbus-en azken 125 urteetako historia ezagutzera emateko asmoz, argazki erakusketa egin dute. Erakusketa ibiltaria, Amarako Ernest Lluch Kultur Etxean eta Intxaurrondoko Kultur Etxean izan da. Gaur Okendo kultur etxera helduko da, eta ondoren, Casares kultur etxera (apirilaren 2an).
Erakusketan konpainiak urteetan zehar izan duen bilakaera zein izan den ikusi ahal izango da; 125 urteotan donostiarrei zerbitzua emateko erabili izan dituen garraio publikorako ibilgailu ezberdinen irudien bitartez. Martxoaren 29a arte izango da zabalik. Erakusketako irudiak Juanjo Olaizola Elordik idatzitako DBUS 125 urte liburukoak dira.

