Jon Sanchez txirrindulari juniorra Euskal Selekziorako hautatu dute
Donosti Berri Txirrindulari Elkarteko Fullgas taldeko kidea da Jon Sanchez (Intxaurrondo, 1995). Oraingoan, albiste polita jaso du, Euskal Selekzioarako hautatu baitute, Pistako Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Apirilaren 5etik 7ra izango da txapelketa, Madrilen. “Kirol askotan aritu ondoren, Markel Laskurain eta beste lagun bati esker txirrindulatza ezagutu nuen duela lau urte. Hasiera niretzat ere ez zen onena izan, baina lehen bi urteak igaro ostean, lasterketaren bat irabazten hasi ginen. Espainiako selekzioarekin atzerrian ere egon naiz eta aurrerantzean ere gozatzen jarraitzea espero dut”, adierazi zion IRUTXULOKO HITZAri, urtarrilean egindako elkarrizketan.



