Perturren sendiak haren desagertzeari buruzko ikerketa artxibatzeko eskatu du

Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur ETA politiko-militarreko buruzagi zenaren desagertzeari buruzko ikerketa artxibatzeko eskatu du haren sendiak. Hala adierazi dio familiak Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari, aurrera egiteko aukera gehiagorik ez dagoelakoan, auzitegiko iturriek esan dutenez.

Fiskaltza ere artxiboaren alde azaldu da. Honek ere uste du epaileak egin zezakeen dena egin duela. 1976ko uztailaren 23an desagertu zen Pertur. Donostiarra Donibane-Lohizunen ikusi zuten azken aldiz Pakito Mujika Garmendia eta Miguel Angel Apalategi Aierberekin.. Perturren gurasoek aurkeztutako kereila baten harira abiatu zuen ikerketa Andreuk, 2008an.

HITZAkide HITZAkide