Bi pertsona atxilotu dituzte perfume denda batean lapurreta egitea egotzita
Erdialdeko perfume denda batean lapurreta egin dutelakoan bi pertsona atxilotu dituzte bart. Dendako atea indarrez ireki zuten, palankaz. Barne Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak goizeko ordubietan jaso zuen abisua, dendako alarma piztu zenean. Patruila bat gerturatu zen Erdialdera, dendara, eta bi pertsona container batzuen atzekaldean ezkutatu zirela ohartu ziren ertzainak. Ertzaintzak gelditzeko esan zien, baina ihesi hasi ziren, korrika. Ertzainak, ordea, atzeman egin zituen.
Bitartean, beste patrulla batek dendako atea palankaz irekita aurkitu zuen, eta barruan barra bat. Diru kutxa irekita zegoen eta biltegia, nahasia. Ertzaintzak lapurretaren ustezko egile direlakoan atxilotu zituen.