Bizkarzain gutxiago egongo dira gaurtik aurrera kaleetan
Espainiako Barne Ministerioak erabakita, gaurtik aurrera bizkarzain gutxiago egongo dira Hego Euskal Herriko kaleetan, eta hori Donostian ere nabarituko da. Hain zuzen ere, ‘Gara’ egunkariak jakinarazitakoaren arabera, Madrilgo Gobernuak %55 gutxituko du bizkarzainen presentzia; bi bizkarzain zituzten zinegotziek bizkarzain bakar bat izango dute gaur goizetik. Ondorioz, 789 bizkarzain egotetik 364 egotera pasako da Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroa.

