EAJk osoko zuzenketa aurkeztuko dio udal aurrekontuari
Bilduk jakinarazi zuenez, EAJrekin hitz egiten ari ziren, elkarrekin, 2012ko udal aurrekontua aurrera atera ahal izateko. Gaur gaurkoz, baina, ez da posible izango, jeltzaleek osoko zuzenketa aurkeztuko diotelako udal aurrekontuari. Atez atekoa izan da akordiora ez iristeko traba.