Gervasio Sanchez argazkilariak bisita gidatuak egingo ditu Okendoko Kultur Etxean

Srebrenican hildakoei monumentu omenaldia. (Argazkia: Gervasio Sanchez)

Martxoaren 23an eta 24an izango dira, goiz eta arratsaldez Datorren martxoaren 22an Desagertuak erakusketa inauguratuko dute Groseko Okendo kultur etxean. Argazkilaritza dokumentaleko proiektu zabala da hau; gatazka egoeretan ematen diren indarrezko desagerpenen gaia du ardatz. Egileak berak, Gervasio Sanchez argazkilari eta kazetariak bisita gidatuak egingo ditu martxoaren 23an eta 24an; Goizeko zein arratsaldeko ordutegian: 11:00-12:15, 12:30- 13:45, 17-18:15 eta 18:30-19:45 bitartean. Erreserbak: 943 481975 telefonoan edo posta elektronikoz ondorengo helbidearen bitartez bakearenetxea@donostia.org.
HITZAkide HITZAkide