'Gipu'-k ogitartekoak banatu ditu Presentacion de Maria ikastetxean
‘Zure motxilan… Egunero bokata berria’ ekimenaren bitartez, hamabostean behin ogitartekoak banatzen ari dira hiriko ikastetxeetan. Gaur arratsaldean Egiako Presentacion de Maria ikastetxeari egokitu zaio txanda, eta ezustea eraman dute bertako ikasleek; ezuste atsegina, alegia. Hain zuzen ere, Lagun Aro Gipuzkoa Basketeko maskota ‘Gipu’ izan da ogitartekoak banatu dituena, gaztetxoen gozamenerako.