Hiru hilabetean Illunbe salgai izango da

Zezen plaza izan ezik, Illunbeko beste espazioak saldu nahi ditu udalak Udalak ekainean jarriko du salgai Illunbe. Aisialdi gunearen 34.000 m2 izango dira eskuragarri. Zezen plaza, ordea, udalarena izango da. Egun, zezen plaza Lagun Aro GBCk erabiltzen du entrenamendu eta partidatarako. Illunberen salmentarekin bi urtean 19 milioi euroko diru sarrera lortzea espero du Bilduk. Illunbe kudeatzen zuen enpresari, Nuevo Desarrollo de Anoetari, 21 milioi euro ordaindu behar izan zizkion udalak, eta kalte ordain hura berreskuratzea da helburua. Atzo, Ricardo Burutaran hirigintza zinegotziak baieztatu zuen bere saila Illunbe saltzeko lehiaketa prestatzen ari dela.
HITZAkide HITZAkide