Judith Jauregik 'Egun urdinetik haurtzaroko eguzkira' ikuskizuna ekarriko du Kursaalera
Egun urdinetatik haurtzaroko eguzkira ikuskizunaren aurkezpena egingo du bihar goizean Judith Jauregi pianista donostiarrak. Jose Sacristan aktoreak errezitatutako poemak eta Jauregiren musika bitarteko direla, Antonio Machado poetaren bizitza eta lana errepasatuko dute ikuskizun horretan. Martxoaren 24an izango da emanaldia, Kursaalen, 20:00etan.


