Yoldi kirolguneko aldagelak berrituko dituzte udan
Amara Berriko Yoldi kirolgunea da, Zuhaizti-arekin batera, gehien erabiltzen dena Donostian. aldageletako gune zabalak (bai gimnasioetakoa baita igerilekuena ere) gaur egun gabezia larriak erakusten ditu, eta Donostia Kirolak-ek kiroldegi honetan ematen duen zerbitzuaren kalitateari eragiten diote. Lan hauek 1.000.000 eurotik gorako aurrekontua dute eta udan egingo dute.
Uda honetarako aurreikusten diren berriztatzeko lanek aldageletako airea berritu eta girotzeko arazoei aurre egingo diote, duela 20 urte, gaur egun instalazioak erabiltzen dituztenak baino askoz erabiltzaile gutxiagori zerbitzua emateko diseinatu baitzen sistema. Gainera, erabilera handiagatik hondatuta dauden 300 takilak aldatuko dira. Azkenik, iturgintza instalazio guztiak ere aldatuko dira, legionellari buruzko arautegia bete ahal izateko.
Era berean, zaharberritzeko lan hauek burutzearekin batera, aldageletako banaketan ere zenbait hobekuntza egingo dira, irisgarritasuna hobetzen, korridoreen zabalera handituz eta gimnasioetako aldagelen neurriak areagotuz.
Bestalde, igerilekuetako aldageletan ere hobekuntza nabarmena egingo da, erabiltzaileek dauzkaten eragozpenak ekiditearren, orain kanpoan dauden dutxen guneak aldagelen barruan sartuz.
Zaharberritze lan hauek ekainaren erdialdean hastea aurreikusten da, eta hiru hilabeteko iraupena izango dute gutxi gorabehera. Horrela, lanak bukatuta egongo dira kluben denboraldia hasi baino lehen, eta aldagela berriak Kirol Ekintzak kanpainako ikastaroak hasten direnerako ere prest egongo dira.
Yoldi kiroldegia da, Zuhaizti-arekin batera, gehien erabiltzen den kirol instalazioa Donostian. Izan ere, 2011 urtean ia 450.000 sarrera erregistratu dira (eguneko batezbesteko 1.200 sarrera baino gehiago), Bidebieta, Altza edo Etxadi bezalako kiroldegietan dauden sarrera kopurua bikoiztea gaindituz.