Ze premikin! Jaialdia egingo dute Gazteszenan

image Le Bukowski SoundMachinek Ze premikin! (Exile on Jareño St.) jaialdia antolatu du. Apirilaren 4an izango da jaia, 21:00etan, Gazteszenan, eta honako taldeek eta dj-ek osatuko dute egitaraua: Sex Museum, Capsula, Luger, Nuevo Catecismo Catolico, Surfin Kaos, Jupiter Jon, dj Budin eta Makala. “Bukowskin egiten duguna kanpora atera nahi izan dugu, ordutegi zabalagoa duen leku handiago batera”, azaldu du Bukowskiko Josu Urbietak. Azken batean, Bukowskikoen “kapritxo bat” dela jakinarazi du, “premiarik gabe” antolatutako zerbait. Sarrerek zortzi euroko prezioa dute eta dagoeneko kutxasarrerak.com webgunean eskuratu daitezke. Sarrerak soberan geratzen badira, jaialdiaren egunean bertan Gazteszenako leihatilan egongo dira salgai.
HITZAkide HITZAkide