Kresala dantza eskolak Gipuzkoako dantzen emanaldia egingo du igandean
Gipuzkoako suitea dantza emanaldia egingo du igandean Kresala dantza eskolak. Konstituzio plazan, 12:15ean Gipuzkoako dantzen bilduma dantzatuko dute: Agurra, Ezpata dantza, Uztai haundi dantza, Jorrai dantza, Saltokako zortzikoa, Aurkez aurke eta Neskatxen esku dantza. Eskolako 34 ikaslek parte hartuko dute emanaldian. Dantzariekin batera izango dira Donostiako Udaleko Txistulariak, ezohiko kontzertu berezia egingo dute-eta.
