Txuri Urdineko Beteranoen VI. Txapelketa jokatuko dute bihartik igandera
Txuri Urdineko talde seniorrak Liga bukatu berri du, baina izotz hockeyaren ikuskizuna oraindik ez da bukatu Donostian. Izan ere, helduenen txanda izango da, bihartik igandera izotz jauregian antolatu duten Txuri Urdineko Beteranoen VI. Txapelketan. Zortzi taldek parte hartuko dute: Txuri Urdin, Madril, Gasteiz, Puigcerda, Iruñeko Artic Huarte, Hockey Geu dAran, Bartzelona eta Finlandiako Pursiaistein Tenho.
Partidak bihar bertan hasiko dira, 20:30ean, eta ostiralean (21:15), larunbatean eta igandean (13:00-16:00) jarraituko dute. Sarrera doakoa izango da.

