Txuri Urdineko Beteranoen VI. Txapelketa jokatuko dute igandea arte

Zortzi taldek parte hartuko dute izotz jauregiko lehian, eta partidetarako sarrera doakoa izango da Txuri Urdineko talde seniorrak Liga bukatu berri du, baina izotz hockeyaren ikuskizuna oraindik ez da bukatu Donostian. Izan ere, helduenen txanda izango da orain. Hala, Anoetako izotz jauregia Txuri Urdineko Beteranoen VI. Txapelketaren lekuko izaten ari da. Atzo gauean bertan lehen partidak jokatzekoak ziren, eta igandera arte jarraituko dute. Guztira zortzi taldek parte hartuko dute: Txuri Urdin, Madril, Gasteiz, Puigcerda, Iruñeko Artic Huarte, Hockey Geu dAran, Bartzelona eta Finlandiako Pursiaistein Tenho. Gaur 21:15ean jokatuko dute, bihar eta igandean, berriz, 13:00etatik 16:00etara jarraituko dute. Ikusleentzako sarrera doakoa izango da.
HITZAkide HITZAkide