Zuhaitz Eguna ospatzeko 200 zuhaitz landatuko dituzte, bihar
Parte hartu nahi dutenek Puioko parkeko sarrerara bertaratu behar dute, 10:00etan.
Haritzalde Naturzaleen Elkarteak eta Vasco de Camping Elkarteak Zuhaitz Eguna ospatuko dute bihar, Puion. Seigarren urtez, paisaia hobetu eta mendi honen magaleko landaretza berreskuratzen helburu duen ekimena gauzatuko dute. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako 200 urki, hurritz eta intsusa landatuko dituzte. Parte hartu nahi dutenek mendiko botak jantzi, eta parkeko sarreran egon behar dute, 10:00etan.

