AHTren aurkako Donostiako taldeak grebarekin bat egin du
Datorren ostegunean greba orokorra egiteko deialdiarekin bat egin du Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako Donostiako taldeak. Ekologistek “kapitalismoarekiko jarrera kritikoa” eskatu dute, eta gobernuek proposatzen dituzten mozketak gizarte alorretan egin ordez, azpiegitura handietan egin ditzatela aldarrikatu dute.
“Behar ez dugunetik murriztu dezatela!” esanez hasi dute lan uztearen alde agertzeko komunikabideetara helarazi duten idatzia. AHTren aurkako taldeak azaldu duenez, “garaia da AHTak eta azpiegitura-lan erraldoien eraikuntzak aberastasuna, lana eta ongizatea dakarten sinesmen okerrari aurre egiteko”.