Antzerkiaren Egunaren festara joateko gonbidapenak eskuratu ahal izango dira gaur
Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko du bihar Donostia Kulturak Viktoria Eugenia Antzokian. Galan, Donostia Antzerki Saria emango zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obrarik onenari. Aurten, Dejabu konpainiaren Gure bide galduak antzerki lanak irabazi du saria. Saria jasotzeaz gain, obra irabazlea interpretatuko dute taula gainean. Gure bide galduak Euskal Herriko historia hurbila abiapuntu hartzen duen lana da, Franco hil ondorengo lehen urteak. Baserri girotik hirira Magisteritza ikasketak egitera doan neska baten gogoetak ditu ardatz. Dejabu antzerki konpainia gaztearen utopia, amets eta desenkantuari buruzko kontakizuna da; gure memoriatik berreskuratutako piezekin sortutako gaurko ipuina. Gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan egongo dira eskuragarri gaur, 11:30etik 13:30eara eta 17:00etatik 20:00etara, agortu arte.