Musikeneko irakasle izandako Tatiana Kriukova omenduko dute
Bederatzi urtez Musikeneko irakasle izandako Tatiana Kriukova omenduko dute Viktoria Eugenian. Gaixotasun baten ondorioz hil zen iazko abenduan Kriukova, eta Musikeneko kideek bera oroitzeko modu onena musika dela erabaki dute. Hala, asteazkenean kontzertu irekia eskainiko dute, 20:00etan.

