EAJk 284 zuzenketa aurkeztu dizkio udal aurrekontu proiektuari

Hiru milioi euro aurreztu eta inbertsioari 13,6 milioi eransteko proposamena egin dute 

Atzo amaitu zen udal gobernuak egindako udal aurrekontu proiektuari zuzenketak aurkezteko epea eta jeltzaleek osoko zuzenketarekin batera, beste 284 zuzenketa aurkeztu dituzte. Gastu arrunta txikitzeko eta inbertsioa handitzeko «ahalegin handiagoa» egin daitekeela uste du Eneko

Goia EAJko bozeramaileak. Hartara, udal taldeak egin dituen zuzenketen bidez, gastu arrunta hiru milioi euro txikitu eta inbertsioei beste 13,6 milioi euro gaineratzeko aukera proposatu dute, Illunbeko auziari aurre egiteko zortzi milioi euroak aintzat hartuz.

EAJk egindako zuzenketekin, Kursaal biltzar aretoa handitzea, bosgarren edukiontzia zabaltzea, etxeak eraberritzeko eta dendak biziberritzeko neurriak hartzea, Isabel II.a oinezko bide bihurtzea, Papineko bidea egitea, Altza eta Monseko kiroldegiak eraberritzea, Loiolako Erriberako auzo elkartearen lokala txukuntzea eta Altza barruti bihurtzea dute helburu.

HITZAkide HITZAkide