Zaldiz tiratutako tranbien inguruko hitzaldia izango da bihar, 19:30ean, Kutxa aretoan
Donostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela-eta, Jose Manuel Etxaniz udaleko Osasun Saileko zerbitzu buruak zaldiz tiratutako tranbien inguruko hitzaldia eskainiko du. Herritar ororentzat zabaldutako ekimena da eta 19:30ean izango da Arrasate kaleko Kutxa aretoan.

