Haur eskola bat jartzeko lokal bat eskatu dute EAJk eta PSE-EEk
Eusko Jaurlaritzako Haurreskolen Partzuergoak Intxaurrondon haur eskola bat jartzeko asmoa zuela gogorarazi dute PSE-EEko eta EAJko zinegotziek. Haur eskolarentzat aukeratutako tokia Txaran zegoen kultur etxea zen. Egun lokal horretan Lanbide dagoenez, beste kokapen bat bilatzeko eskatu diote udal gobernuari. Eskaera egiteko mozio bateratu aurkeztuko dute bi udal taldeek biharko osoko bilkuran.


