18 eta 19 urteko bi gazte atxilotu dituzte, bi laguni bortizki lapurtzen saiatu direlakoan

Ertzaintzak 18 eta 19 urteko bi gazte atxilotu ditu Donostian, bi laguni bortizki lapurtzen saiatu direlakoan. Ertzaintzaren arabera, igandean, 6:30ak inguruan bi pertsona Illunbe aisialdi gunetik irten eta Anoetako tren geltokirako bidean zirela bi gazte gerturatu zitzaizkien. Dirua eskatu zieten, baita haien sakeleko telefonoa, eta tabakoa ere. Ezetz esan zieten, eta oinez jarraitu zuten. Bi gazteak, ordea, haien atzetik joan ziren, eta indarrez lapurtzen saiatu ziren. Biktimetako batek hatza hautsi zuen eta ebakuntza egin behar izan zioten. Ertzaintzak atxilotu egin zituen bi gazteak.
HITZAkide HITZAkide