Dbusen gutxieneko zerbitzuak ostegunean, greba egunean
Greba Orokorra egiteko deialdia dela eta, Dbus-ek ostegunean eskainiko dituen gutxieneko zerbitzuen berri eman du webgunean. Eusko Jaurlaritzak argitaraturiko zerbitzu minimoen ordena beteko du Donostiako Tranbia konpainiak. Zerbitzuek, baina, aldaketak jasan ahalko dituzte hiriko kaleetan zehar antolaturiko manifestazio eta elkarretaratzeak direla-eta.