'Donostia, Smiling City' argazki lehiaketa abian da

Donostia, Smiling City, Donostia Turismoren egitasmo bat da, eta hiria bisitatzera datozen turistei nahiz donostiarrei Donostiaren “aurpegirik onena” erakustea du helburu: alderik alaiena, adeitsuena eta irribartsuena. Turistei nahiz bertakoei zuzendutako kanpaina honekin, Donostia Turismok,  hiriko azpiegitura, zerbitzu eta baliabide turistikoen kalitatea hobetzea du helburu. Donostia, Smiling City kanpaina argazki lehiaketa batean oinarritzen da. Donostia Turismoren Facebook orrialdearen bidez egingo dute, eta edonork parte har dezake. Hiriko leku ezagunetan egindako argazki alai eta atseginak igotzean datza lehiaketak. Hiriaren giro alaia eta umore ona kutsatzean da ekimenaren ideia nagusia. Lehiaketa maiatzaren 24a arte izango da zabalik, eta argazkirik onena parte hartzaileek emandako botoen bidez hautatuko dute. Boto gehien dituen argazkiaren egileak hainbat sari irabazteko aukera izango du: FNAC dendan bono bat, eta Net Book bat ere, esaterako.
HITZAkide HITZAkide