Gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Donostian, joan den martxoaren 17an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Erasoa 21:00ak inguruan gertatu zen egun horretan. Emakumea lagun duen beste emakume batekin zihoan kaletik eta, atari batera iristerakoan, gizon batek galtzak jaitsi, bultzada eman eta sexu erasoa egin zion. Lagunak erasotzailea gainetik kentzen lagundu zion, eta jarraian gizonak ihes egin zuen. Erasotzailea jarraitzen ari omen zitzaien erasoa gertatu aurretik.
Ertzaintzak ikerketa ireki zuen, eta ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu zuen atzo. 37 urteko gizona polizia etxean dago, epailearen aurrean aurkezteko zain.