LABeko Donostiako ordezkari Lurdes Eraso. (Argazkia: Maitane Aldanondo)
Osteguneko grebaren aurretik IRUTXULOKO HITZAk LABeko Donostiako ordezkari Lurdes Eraso elkarrizketatu du. Biharko alean argitaratuko dituen galdera-erantzunen artean ondokoa:
Zer gertatu behar da Donostian grebak arrakasta izateko?
Gure helburua Donostia eta Hego Euskal Herri osoa gelditzea da. Jendea ohar dadila lan erreforma oso bortitza izango dela, baita etorriko direnak ere. Horregatik, langileok eta herritarrok, elkarrekin eta masiboki, kalera irten behar gara. Indarra erakusteko eguna da. Gure haserrea, bekaitza eta borrokarako prestutasuna nahiz gaitasuna erakustekoa. Lanketa berezia egiten ari gara auzoetan, greba komiteak osatuz, eta errealitate bereziak dituzten taldeekin. Sekula greba egin ez dutenek bat egitea lortu nahi dugu. Zerbitzu hiria izanik, saltoki txikiekin ere lanketa egin dugu. Denda handiek lan kostuak murriztuko dituzte langileen soldataren kontura; eta txikiei kalte egingo diete. Jendea ohartu behar da egoera oso larria dela eta okerrera egingo duela hau gelditzen ez badugu.