The Horrors eta Love of Lesbian izango dira, besteak beste, Kutxa Kultur Festibalean

image Maximo Park, The Raveonettes, The Whip, Russian Red, The horrors, Love of lesbian eta Anari izango dira Kutxa Kultur Festibaleko talde indartsuak. Zazpi talde handi horiekin batera beste zortzigarren bat izango da, baina logistika arazoengatik oraindik ezin izan dute izena esan. Irailaren 7an eta 8an izango da jaialdia eta bi agertokitan banatuak egongo dira taldeak. Izan ere, beste gune batean, 10 talde lokalek joko dute; festibaleko lehiaketa irabazitakoak.
HITZAkide HITZAkide