Txuri Urdineko beteranoek irabazi dute Donostiako txapelketa
Zortzi taldek parte hartu zuten Txuri Urdineko Beteranoen VI. Txapelketan, eta etxeko taldea izan zen onena, Txuri Urdin. Igandean, Gasteizko taldearen aurka jokatu zuen finala Txuri Urdinek, eta 1-0eko emaitzarekin irabazita, txapelketako garailea izan zen. Aurretik, finlandiako Tenho-ri 7-1, Iruñeko Artic Huarteri 2-0, eta Puigcerdari 4-1 irabazi zien.
SAILKAPENA:
- Txuri Urdin
- Gasteiz
- Pursiaistein Tenho
- Madril
- Geu dAran
- Puigcerda
- Bartzelona
- Artic Huarte

